Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika
Euskararen Kontrako Oldarraldia

Administrazio publiko euskaldunaren alde egin du EAJk

Herritarrek hizkuntza ofizial bietan harremanak izateko aukera bermatzea ez dela aukera politiko bat defendatu dute jeltzaleek, eskubide aitortua baizik.

Elixabete Murua EAJren bozeramailea.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/03/10

Errenteriako Udalaren LEP Lan Eskaintza Publikoaren aurkako inpugnazioaren aurrean administrazio publiko euskaldun baten aldeko konpromisoa berretsi du alderdi jeltzaleak. Herritarrek bi hizkuntza ofizialetan harremanak izateko aukera bermatzea ez dela aukera politiko bat adierazi du, “ezta kontzesio bat ere, eskubide aitortua da, eta administrazio publikoek betebehar hori bermatu behar dute”.

Hori horrela, “zentzuzkoa” jo du administrazio lanpostuetan euskara eskakizuna betetzea, “arreta egokia eskaintzeko”. Harago jo du EAJk eta baldintza horiek zalantzan jartzeak “administrazioak, herritarren hizkuntz eskubideak bermatzeko duen gaitasuna auzitan jartzea” dakarrela gaineratu du, “ezin da elebiduna den administraziorik eraiki, bertan lan egiten dutenek euskaraz herritarrei normaltasunez arreta emateko gaitasunik ez badute”.

Euskarak Errenterian presentzia nabarmena duela esan du bestalde, eremu sozialean, kulturalean zein komunitatean, eta hori horrela, ezin dutela errealitate horretatik aldendu erakunde publikoek, ezta atzera egin ere hizkuntz normalizazioan, “euskaraz normaltasunez artatzeko gai ez den administrazioak ez luke  herritarrekiko duen betebeharra beteko”.

Euskararen defentsa, alderdiaren konpromiso politiko eta historikoa dela adierazi du gainera, Elixabete Murua jeltzaleen bozeramaleak, “guk herri honen nortasuna eta eskubideen defentsan sinisten dugu, eta horregatik hizkuntzaren erabateko normalizazioa dugu xede”. Atzera pausurik ez duela onartuko adierazi du alderdi jeltzaleak hizkuntza eskubideen bermean, “ezta administrazio publikoetan euskararen normalizazioan”. Konpromisoa berretsi du azkenik, “administrazio publiko, hurbil, moderno eta euskaldun baten alde, herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko eta euskara, herri honen berezko hizkuntza den heinean, indartzeko”.

Erlazionatutako edukiaUdalaren lan eskaintzari jarritako helegitearen atzean talde antolatu bat dagoLEPa eteteko erabakia kritikatu du PSE-EEkEten den lan eskaintza publikoan hizkuntza eskakizunari eusteko eskatu du LABekEuskara eskakizunaren aurkako helegite batengatik, 25 lanpostuko LEPa bertan behera utzi du udalak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.