Fluoreszentzia tailerra egingo dute Luberri museoan
Jarduera hilaren 21ean izango da, eta ohi moduan 11:00etan eta 16:00etan egingo dute saioa. Izena eman behar da aldez aurretik.
Oiartzungo Luberri museoak fluoreszentzia tailerra egingo du hilaren 21ean. Ohi moduan, birritan egingo dute saioa, bata 11:00etatik 13:00etara, eta bestea, berriz, 16:00etatik 18:00etara.
Ikastaroan lehenbizi azalpenak emango dituzte, eta horretarako gidariek fluoreszentzia, fosforeszentzia eta erradiaktibitatearen inguruko datuak emango dituzte. Eta, behin hori eginda, parte hartzaileek mineral fluoreszenteak identifikatu beharko dituzte.
Jarduerak bost euroko prezioa du, eta izena eman behar da aldez aurretik 943 26 05 93 zenbakira deituta edota mezu elektroniko bat bidalita.
