'Gernika en poemas...' liburua aurkeztuko du Xabier Susperregik Gaztañon
Ostiralean izango da aurkezpena Gaztañoko auzo lokalean, 19:00etan hasita.
Xabier Susperregi artxibo irudi batean. Xabier Susperregi idazleak, bere azken lana aurkeztuko du ostiralean, hilak 13, Gaztañoko auzo lokalean. Gernika en poemas… lana izango du hizpide oreretarrak. Gernikaren bonbardaketatik abiatuta sarraskia behin eta berriz errepikatzen ari dela munduko hainbat lekutan eraman du bere liburura Susperregik.
Aurkezpena berezia izango da, antzerki talde bat izango duelako lagun: Zugarramurdiko Sorgin Haizea antzerki taldea,
Hitzaldia 19:00etan izango da, eta antolatzaileek parte hartzera deitu dute.
