
Lezoko Korrika Batzordeak ekitaldi sorta zabala antolatu du Korrikari harrera egiteko, eta behin Lezotik pasa denean euskararen olatuaren gainean jarraitzeko.

Agerraldi publikoa egin du gaur gobernu taldeak eta LEPari jarritako helegiteari aurre egiteko auzibidea agortuko duela jakinarazi.

Ikastolaren egunean emanaldiak eta bazkariak izango dira. Ekainaren 6an egingo dute Lizeoaren sorreraren 50. urteurreneko ekitaldi nagusia.

1.500 euroko gutxieneko soldata propioa aldarrikatzeko egitasmoa egiteaz gain, langileen artean dagoen genero arrakalari ere erreparatuko diote hilaren 17an.

Ostiralean izango da aurkezpena Gaztañoko auzo lokalean, 19:00etan hasita.

Herri barruko garraioarena ez dela udalak behartuta egindako luzapen bakarra gaineratu du Isaac Palenciak, "azken urteotan tresna bera baliatu du kiroldegietan eta kale garbiketa zerbitzuetan".

Martxoaren 8ko egitarauaren barruan, Ixabel Agirresarobek gidatuko du ipuin kontaketa. Saioa gaur izango da Antxoko liburutegian, 17:30ean.

Pasai Antxoko Odol Emaileek odol erauzketak egingo dituzte datorren asteazkenean Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era.

Oiartzun Kirol Elkarteko kirolariek zenbait partida jokatuko dituzte asteburuan etxean zein kanpoan. Ikusi hitzordu guztiak, hemen.