Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

50. urteurreneko Pasaia-Lezo Lizeoaren Eguna, igandean

Ikastolaren egunean emanaldiak eta bazkariak izango dira. Ekainaren 6an egingo dute Lizeoaren sorreraren 50. urteurreneko ekitaldi nagusia.

Iazko Lizeo Egunaren une bat.Pasaia-Lezo Lizeoa
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo,Pasaia
2026/03/11

Pasaia-Lezo Lizeoaren komunitateak bilgunerako eguna izango du igandekoa. Pasaia-Lezo Lizeoaren Egunaren barruko ekitaldiak egingo dituzte ikastolak Donibanen duen egoitzan nagusian. Testuinguru berezi batean dator aurtengo eguna, ordea: 50 urte beteko ditu Lezoko eta Pasaiako barrutietako ikastolak bateratu zituen hezkuntza proiektuak. Hortaz, ohiko ospakizun eta aitortza giroaz gainera, mende erdiarenak ere presentzia izango du igandeko festan.

Igandeko egitarauari dagokionez, 10:00etan hasiko dira jarduerak. Ordu horretatik 11:00etara egunarekin bat egin dutenei harrera egingo diete dantzariek, eta ikastolako hainbat eremutan ezarriko diren kafe eta opil postuetan hamaiketakoa egiteko aukera izanen dute. 11:00etan hasiko dira ikasleen dantza eta musika emanaldia, eta 12:00ak aldera, omenaldien txanda hasiko da: 1990eko belaunaldikoei aitortza egingo diete, baita Batxilergoko Bigarren Mailan daudenei ere (azken ikasturtea dute Lizeoan); gainera, erretiroa hartuko duten langileei agur komunitarioa emateko parada izanen da.

Emanaldien eta omenaldien ondoren, bazkariak. 13:30ean hasiko dira otorduak Donibaneko egoitza nagusiko jangelan, lehenik haurrena (bazkaria bukatutakoan haurtzaindegi zerbitzua eta jolasak izango dira), eta 14:30ean helduena (bukatzean, bingo musikatua).

50. urteurrena
Pausoz pauso 50 urte lelopean, Pasaia-Lezo Lizeoaren sorreraren mende erdiaren barruko ospakizun ekitaldiak izango dira urtean zehar. Hainbat dira ikastetxearen komunitatea osatzen dutenek antolatuko dituzten jarduerak, baina jada Lizeoak aurreratu du ekainaren 6an izango dela nagusiena. Hala, ospakizun jai izaera izango du ekainaren 6ko horrek, eta ekitaldi nagusiaz gainera, bazkari erraldoia, musika auzolan adierazpenak eta bestelakoak izango dira. Horren egitarau zehatza eta bazkarirako txartelak lortzeko argibideak udaberriko oporretatik bueltan jakinaraziko dituztela azaldu dute ikastolatik.

II. Soziolinguistika Jardunaldia
Pasaia-Lezo Lizeoko Batxilergoko Lehen Mailako ikasleek euskararen erabileraren gaineko ikerketa lana egin dute ikasturtean zehar, bai ikastolan bertan, zein kalean. Egindako lanketaren, ateratako ondorioen, eta ondorio horien araberako interbentzioen gaineko azalpenak II Soziolinguistika Jardunaldian emango dituzte ikasleek, hilaren 24ko 17:30ean (asteartea) Donibaneko Juanba Berasategi aretoan egingo duten saioan. Ekitaldi irekia da, edonor joan daiteke

Nik ere normal hitz egiten dut unitatearen barruan egin dute Batxilergoko Lehen Mailako ikasleek lanketa, Soziolingustika Klusterraren aholkularitzarekin. Euskararen erabileraren gaineko ikerketa azaroan abiatu zuten. “Ibilbide honetan, ikasleak euskaldun hezteko ahaleginean urrats bat egin, eta ikasleak eurak jarri ditugu hausnartzen eta ikertzen euskararen egoeraz, kaleko inertzietaz eta euskaraz gehiago egiteko esku-hartzeetaz, Gogor aritu dira lanean, eta martxoaren 24ko jardunaldian harro plazaratuko ditugu egindakoak”, azaldu dute Lizeotik.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.