Errigorako produktuen dastaketa egingo dute hilaren 18an
Oiartzungo mintzalagun egitasmoak antolatuta, datorren asteazkenean Arizmendienean elkartuko dira. 18:00etan da hitzordua.
Oiartzungo mintzalagun egitasmoak antolatuta, Errigorako produktuen dastaketa egingo dute hilaren 18an. Arizmendienean elkartuko dira datorren asteazkenean, eta lehenbizi Asisko Urmeneta marrazkigilearen eskutik Errigoraren Eskutik eskura kanpainaren aurkezpen marrazkitua egingo dute.
Gero, bertaratzen den orok Errigorak eskaintzen dituen produktuak dastatzeko aukera izango du.
Ekitaldia doan izango da, eta herritar guztientzat irekia da deialdia.
