Santioetako jai egitaraua prestatzeko lehen deia egin dute
Iturriotz auzoko lokalean elkartuko dira jaien inguruan hausnartzen hasteko, hilaren 25ean. 19:00etarako egin dute deia.
Iturriotz auzoko Santiyuk gerturatzen ari dira apurka-apurka, eta dagoeneko auzotarrak aurtengo jai egitaraua zein elementurekin osatu nahi duten pentsatzen hasi dira. Hori horrela, bizilagunei dei egin diete hilaren 25ean elkartu, eta festak antolatzen hasteko.
Hilaren 25ean (asteazkena) izango da bilera, auzo lokalean, baina antolatzaileek jakinarazi dute norbaitek proposamenik izanez gero baina bilerara joan ezin badu auzo lokaleko buzoi urdinean haren proposamena uzteko aukera dagoela.
