Hilaren 23an ospatuko du Haurtzarok Korrika Eguna
Hilaren 24an pasako da Korrika Oiartzundik, eta egun handirako prest egoteko Korrika eguna antolatu du bezperan Haurtzaro Ikastolak.
Herri hau euskaratik egin nahi dugulako lelopean, hilaren 23an (astelehena da) ospatuko du Haurtzaro Ikastolak Korrika eguna. Prest dute egun handia, eta Korrikaren bezperan motorrak berotzeko egun osoko egitaraua osatu du ikastolak. Gainera, denetarik egiteko aukera izango dute egun horretan, korrikaldia, musika emanaldiak edota bertso saioak egongo baitira, hurrenez hurren.
Hona hemen xehetasun guztiekin hilaren 23ko egitaraua:
- 10:00. DBHkoen korrikaldia
- 11:00. Haurtzaro Ikastolako lekukoari harrera ikastolako anfiteatroan. Eguraldi txarra egingo balu, Madalensoron egingo litzateke.
- 11:00etatik aurrera: ikastolako bertsolari, dantzari eta musikarien emanaldia.
- 15:00. Korrika txikia.
- 17:30. Emanaldia Landetxe plazan.
- Ondoren, Hamaika txoko deskubritzeko Doneztebe plazan.
