Euskal Pilota Selekzioa omenduko du Ttut-tturrek Korrikan
"Mundu mailan beste nazioen eta estatuen pare" jarri dituelako "gure hizkuntza eta gure nazioa" omendu nahi dituzte. Lekukoa, beraz, pilota ordezkariek eramango dute hilaren 24an.
Korrika Eguna ospatuko dute bihar zenbait lekutan; tartean, Oiartzunen. Goizean hasi eta egun osoko jarduerak dituzte herrian barna, baina eguerdian izan dira peto banaketa eta ekitaldi nagusia.
Aurtengo Korrikaren edizioa Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak Euskal Pilota Selekzioa omenduko du, eta euren lekukoa Oiartzungo pilotari ordezkariei emango diete.
“Korronte handien kontra, oraindik gehienak ez bagara ere, asko gara bazterrak euskaraz bustitzen ditugunak dendan, lantokian, eskolan, etxean, parean, lagunartea, kirolean … Gu denok egiten dugu euskara, gu gara euskara eta euskara izaten jarraituko dugu; euskaraz baikara zoriontsu, euskara baikara gu!”, diote Ttur-tturrekoek.
Korrikarako egun batzuk geratzen dira, eta ohi moduan, Ttur-tturrek euskararen aldeko ekitaldi erraldoi horretan hartuko du parte. Alabaina, aurtengoan Euskaltzaleon Bilgunekoek euren tartea Euskal Pilota Selekzioa omentzeko baliatu nahi duela jakinarazi du. “Gure herrian, gainera, ordezkaritza indartsua dugu eta horiek hartuko dute hilaren 24an Korrikako lekukoa”, gehitu dute.
Bide horretan, badu zer azpimarratua Ttu-tturrek: “Euskal Pilota Selekzioak mundu mailan beste nazio estatuen pare jarri du gure nazioa eta gure hizkuntza. Aupa zuek! Mikel Laboak aspaldi abestu zuen bezala: izaite bat ez daike hezur hutsez osa; herria da gorputza, hizkuntza bihotza“.
