Korrikarako motorrak berotuta dituzte jada oiartzuarrek
Korrika Eguna ospatzen ari dira gaur oiartzuarrak, hitzordu handirako motorrak berotzen hasteko asmoarekin. Besteak beste, petoak banatu dituzte.
Talde argazkia atera dute kontzejupean. Oiartzuarrak prest dira euskararen olatura batzeko. Hilaren 24ean helduko da 24. Korrika herrira, eta hitzordu handirako ederki berotuta dituzte jada motorrak herritarrek. Horretarako eguna izan da gaurkoa. Korrika Eguna ospatzen ari dira goizetik, eta gauera arte zer jan, dantzatu eta gozatu izango da herrian. Eguerdian egin dute ekitaldi nagusia. Hitzordu handian soinean jarri beharreko petoak banatu dituzte kontzejupean. Une hori probestu nahi izan du Oiartzungo Korrika batzordeak Errigora proiektua.
HITZA eguerdiko ekitaldian izan da, eta hona bertan ateratako irudiak:
Korrika Eguna:
- 14:00, plazan
- Herri bazkaria eta, eta ondoren Orgasmo kolektiboaren eskutik Irati Mateloren kontzertua
- 17:30, plazan
- Elizalderen estraeskolarrak
- 19:30, Landetxen
- Uran-zu emanaldia
- 20:30, plazan
- Iratzar taldearekin erromeria
