Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Apirilean izango da etxebizitza tasatuen urteko lehen zozketa

Urte osoan eman daiteke izena erregistroan, baina apirileko zozketan parte hartu nahi dutenek hilaren 30a baino lehen egin beharko dute inskripzioa.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/03/16

Oiartzungo Udalaren etxebizitza plan integralaren parte da etxebizitza tasatuen kudeaketa eta salerosketa, eta berezitasun bat du gainera Oiartzungoak, aurrerantzean, etxebizitza berrien salerosketa ez ezik, bigarren eskukoena ere udala kudeatuko duela. Udaletik jakitera eman dutenez, neurri horrekin etxebizitza tasatu guztiak legez dagokien prezioan saltzea bermatu nahi da, eta horretarako, etxebizitzen prezioa zehazteaz gain, udalak bere egin du eroslea izendatzeko eskumena ere.

Hargatik, eskatzaileen erregistroan izena eman behar da, eta hori HAZ Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoan, egoitza elektronikoan edota inprimaki hau beteta egin behar da. Alabaina, interesatu bakoitzak bertan zehaztu beharko du zein ezaugarritako etxebizitza interesatzen zaion, eta, besteak beste logela kopurua eta auzoa adierazi beharko dira.

Urte osoan dago zabalik etxebizitza tasatu berri zein bigarren eskukoen erregistroan izena emateko aukera, baina apirileko zozketan parte hartu nahi dutenek hilaren 30a baino lehen egin beharko dute inskripzioa.

Behin izena emanda, etxebizitza tasatuen (berri zein bigarren eskukoak) eskatzaileek udal erregistroan izena emanda egon eta beren lehentasunek zozkatuko diren etxebizitzen ezaugarriekin bat egiten dutenek hartuko dute parte zozketak.

Aipatu moduan, hilaren 30a izango da udal erregistroan izena emateko azken eguna, eta dagoeneko izena emana dutenek ez dute berriz egin behar, zuzenean sartuko baitira zozketak apuntatu zirenean adierazitako lehentasunekin bat egiten badu. Haatik, lehentasunak aldatu nahi dituenak HAZera joanda edota egoitza elektronikotik egin beharko du.

Behin izena emateko epea ixten denean, baldintza bete eta beren lehentasunekin zozkatuko diren etxebizitzen ezaugarriekin bat egiten duten eskatzaileekin behin behineko zerrenda egingo dute; hilaren 31n, argitaratuko dute esteka honetan.

Alabaina, apirilaren 10era arteko epea izango da alegazioak aurkeztu eta izena emanda dutenek beren lehentasunak aldatzeko. Hala ere, behin betiko zerrendaren eta zozketaren datak zehazteko daudela eta, jakinarazi dute aurrerago emango dutela horren berri.

Apirilaren amaierako zozketan bigarren eskuko etxebizitza tasatu bat zozkatuko da, zehazki, Altzobarren, Olalde etxadian. Hiru logela, trastelekua eta garajea ditu, eta 280.000 euroko behin behineko prezioa du (BEZik gabe).

Hurrengo zozketak, uztailean eta urrian

Etxerik egonez gero, udalak jakinarazi du hurrengo zozketak uztailean eta urrian egitea aurreikusten dela, eta apirilekoan bezalaxe etxebizitza tasatuen eskatzaileen udal erregistroan izena emanda egon eta beren lehentasunak zozkatuko diren etxebizitzen ezaugarriekin bat egiten dutenek hartuko dutela parte.

Eskaera egiteko baldintzak

Etxebizitza tasatuen eskatzaileen erregistroan baldintzak betetzen dituen edonork eman dezake izena edonoiz, beti baitago horretarako aukera. Hala ere, etxebizitza tasatu berri edo bigarren eskuko baten eskaera egiteko baldintza hauek bete behar dira:

  • Adina: adinez nagusia edo adingabe emantzipatua izatea.
  • Errolda: 2025eko urtarrilaren 1etik Oiartzunen erroldatuta egotea, azken hamabost urteetan bost urtez erroldatua egon izanda edo azken hamar urteetan herrian etenik gabe lan egin izana.
  • Baldintza ekonomikoak: bizikidetza unitateak 15.000 euro eta 57.721,24 euro bitarteko diru sarrera haztatuak izatea.
  • Ondarea: etxebizitzarik ez izatea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.