EHKSk Pasaiako portuko sarrera itxi du goizean goiz
Pasaiako Portuko eta Trintxerpeko sarrera moztu du ordu erdiz Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak.
[IRUTXULOKO HITZAtik hartutako informazioa]
Martxoaren 17ko greba orokorraren testuinguruan, Pasaiako Portuko eta Trintxerpeko sarrera moztu du ordu erdiz Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, Kapitalisten ofentsibaren aurrean, klase borroka hedatu lelopean. Portuko langile batzordea ere batu da mozketara.
“Bizi eta lan baldintzen okertze orokortua jazotzen ari den testuinguru honetan, langile klasearen borroka hedatzea eta sozialismoaren eroale bilakatzea ezinbestekoa” dela aldarrikatu du mugimendu sozialistak gaurko greba egunean.
