
Oiartzunen manifestazioa egin dute arratsaldean greba orokorraren azken ekitaldi bezala. Ehunka lagun elkartu dira.

Eskualdeko manifestazioa egin dute arratsaldean Errenteria-Oreretan. Oso jendetsua izan da, eta esanahiz beterikoa.

Greba jarraipena izaten ari dela ziurtatu du ELA sindikatuak. Hala ere, borroka gaur bukatuko ez dela ziur dira: "Langile arteko gutxieneko soldata lortu arte aktibo eta borrokatzen jarraituko dugu".

HITZAk greba orokorraren goizak eman duenaren gaineko balorazioak bildu ditu. Sindikatuak pozik daude izaten ari den eraginarekin.

Piketeak egin dituzte goizean, eta LAB sindikatuak jakinarazi du "jarraipen zabala" ari dela izaten greba.

Niessen merkatalgunera helduta izan da lehen tentsio unea. Ertzaintzaren patruila, gutxienez sei, agertu dira eta ziztu bizian atera dira autoetatik eta merkatalguneko sarbidera jo.

Ertzaintzak Errenteria-Oreretako Erdialdean jardunean zen piketeetako bateko kide bat atxilotu duela jakin berri du HITZAk

Lanbide arteko gutxieneko soldata propioa 1.500 eurokoa izateko eskaera Orsoaldeko eta Bidasoko eremu guztietara zabalduko da gaur.

Eragin nabarmena izaten ari da gaurko greba orokorra Bidasoan eta Oarsoaldean. HITZAk argazkian bilduma egin du

Pasaiako Portuko eta Trintxerpeko sarrera moztu du ordu erdiz Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak.