Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia
M17. Greba orokorra.

Gutxieneko soldata bertan erabaki, lan eta bizi baldintzak duintzeko

Eskualdeko manifestazioa egin dute arratsaldean Errenteria-Oreretan. Oso jendetsua izan da, eta esanahiz beterikoa.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2026/03/17

Oarsoaldeko greba orokorraren azken ekitaldia, eta une berean jende gehien batu duena, Errenteria-Oreretan egin dute. 18:30ean hasita milaka lagun batu dituen eskualdeko manifestazioa abiatu da Herriko Plazatik. Herri osoari bira eman dio, eta bidean, bi toki esanguratsutan izaera are handiagoa eman diote martxari: Jesusen Bihotza adinekoen egoitzaren ondoan (Matxaingo biribilgunean) greban diren bertako langileak elkartu dira mobilizaziora; Papresan, borrokaldian diren bertako langileek beste bultzada bat eman diote martxari; Sanmarkoseneko beharginek ere euren aldarria ekarri dute. Gamon Zumardian bukatu da manifestazioa.

ELAk eta LABek bultzatu dute gaurko protesta eguna, eta haiei batu zaizkie ESK, Steilas, EHNE-Etxalde eta Hiru sindikatuak. Ideia bakarra dago grebaren atzean, sindikalismoari erabat lotutakoa: Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Nafarroak beren gutxieneko soldata propioa izatea, eta 1.500 eurokoa izatea. “Gutxieneko soldata hori hemen erabakitzeak ehunka mila langilerengan eragina izango du, baita gu guztion bizitzetan ere. Gaur ate handi bat zabaldu dugu. Segi dezagun borrokan”, esan dute gaurko manifestazioan: “Indar honekin garaipen berriak berehala helduko dira”.

Gora, gora, gora, langileen borroka!; Hemen bizi, hemen erabaki; Gaur greba orokorra; Borroka da bide bakarra; edo  Gutxieneko soldata, hemen erabaki izan dira mobilizazioan zehar gehien oihukatu diren leloak. Gazteak, helduak, adinekoak… Askotariko partaideak izan ditu Oarsoaldeko lau herrietako biztanleak bildu dituen segizio handiak. Horren dimentsioaren neurria hartzeko datu bat: Errenteria-Oreretako Nafarroa etorbideko tarte osoa, Iztietatik Matxaineraino, bete du. LABek egin duen kontaketaren arabera 3.500 pertsonak parte hartu dute.

Gamon Zumardian bukatu da martxa. Udaletxeko maldatik zabalgunera sartzeko 10 bat minutu behar izan dituzte partaideek. Gazte batek eta pentsiodun batek hitz egin dute. Haienak izan dira gaurko azken hitzak. Zorionak eman dizkiete egun osoan zehar piketeetan, kalean izan diren ekintzetan, kotxe-karabanetan, edo bestelakoetan parte hartu duten grebalariei, eta gogoan izan dituzte greba egiterik ezin izan duten horiek.

Testuinguru orokorra eman diote gaurkoari, esanaz, sistemak aberastasunaren kontzentrazioa handitzen duela, eta horrek eskubideak ukatzen dizkiola langile klaseari, “gero eta egoera prekarioagoan bizi da langilea. Sistemak bereziki kolpatzen ditu emakumeak eta migratutako pertsonak, pertsona arrazializatuak, gazteak, aniztasun funtzionala dutenak, eta sexu genero disidenteak”. Eskubide urraketa horien artetik, soldata arrakalarena nabarmendu dute, “horregatik garrantzizkoa da hemen erabakitzea gutxieneko soldata 1.500 eurokoa izatea, aberastasuna banatuz justizia sozialaren bidetik. Hori lortu arte borrokatuko gara”. Prekarietatearen zabaltzeak langileen osasunean, edo harreman sozial eta laboraletan eragina duela azaldu dute, “bizitza duinak eraikitzeko dituzten aukerak murritzak dira”. Izuari, “boterea dutenek sortu nahi diguten beldurrari” aurre egitera deitu dute, eta horretarako antolaketaren beharra azaldu dute, “horrela egiten diegu aurre boteredunei, zapaldu nahi gaituztenei: borrokan”.

Jarraian Ximun Leturia Letek manifestazioaren egin dituen argazkiak, eta bideoak.

Errenteria-Orereta. M17 greba orokorra. Arratsaldeko manifestazioa (2026-03-17)

Erlazionatutako edukiaELA: “Momentuz sentsazioak oso positiboak izaten ari dira”Oro har giro lasaia egon bada ere, zenbait identifikatu egon direla dio LABekGreba orokorra, irudietan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.