Grebalarien kontra oldartu da Ertzaintza: atxilotu bat Errenteria-Oreretan
Ertzaintzak Errenteria-Oreretako Erdialdean jardunean zen piketeetako bateko kide bat atxilotu duela jakin berri du HITZAk
Ertzaintzak Errenteria-Oreretako Erdialdean jardunean zen piketeetako bateko kide bat atxilotu duela jakin berri du HITZAk. 09:00etan hasi dira herriaren Erdialdetik bere zereginarekin informazio eta aldarrikapen taldeak, eta Niessen merkatalgunean izan ondoren, Iztieta aldean Ertzaintza piketearen kontra oldartu, eta bertan zenetako bat atxilotu egin du. Taldean zeudenen kontrako karga ere egin du. Zintzilik Irratia egunaren zuzeneko jarraipena egiten ari da. Bertan esan dutenez, bi zauritu daude Ertzaintzaren oldarraldiaren ondorioz.
Lekukoek esan dutenez, “oso era bortitzean” atxilotu dute. Lurrera bota dute atxilotua, eta han jarri dizkiote eskuburdinak. Piketean zirenetako hainbat kolpatu egin ditu poliziak. Atxilotua Errenteria-Oreretako Ertzain Etxera eraman dute.
Datu gehiago izan ahala informazio hau eguneratzen joango da HITZA.
