Jarraipen oso nabarmena izaten ari da greba orokorra Oarso Bidasoan
HITZAk greba orokorraren goizak eman duenaren gaineko balorazioak bildu ditu. Sindikatuak pozik daude izaten ari den eraginarekin.
M17ko greba orokorraren goizak eman duenaren balorazioak jaso ditu HITZAk. Sindikatuak pozik dira Oarso Bidasoan izaten ari den jarraipenarekin. Ondoko esteketan, LAB eta ELA sindikatuetako kideen balorazioak.
Goizekoen ondoren, eta eguerdiko Donostiako herrialdeko manifestazio nagusia eta gero, mobilizazioak egingo dituzte herrietan. Honakoak Oarso Bidasoko deialdiak:
- Bidasoko manifestazioa: 18:00etan, Irun-Hondarribia arteko Zubimuxu biribilgunetik (Mendelutik).
- Oiartzungo manifestazioa: 18:00etan, Done Eztebe plazatik abiatuta.
- Oarsoaldeko manifestazioa: 18:30ean, Errenteria-Oreretako Herriko Plazatik abiatuta.
