Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia
M17. Greba orokorra

"Gutxieneko soldata lortu arte borrokan jarraituko dugu"

Oiartzunen manifestazioa egin dute arratsaldean greba orokorraren azken ekitaldi bezala. Ehunka lagun elkartu dira.

Oarso Bidasoko Hitza
Oiartzun
2026/03/17

Oiartzunen ere gutxieneko soldata propioaren eta bizitza duinen alde egin dute. Egun osoko greba orokorreko azken ekitaldia egin dute 18:00etan hasita, manifestazioa. Done Eztebe plazan hasi eta bukatu da. Ehunka lagunek bat egin dute eguneko azken mobilizazioarekin. “Miseriazko soldatak ez ditu inork nahi. Horregatik da garrantzitsua gutxieneko soldatak hemen erabaki, eta ezartzea. Lortu arte borrokan jarraituko dugu”, esan dute azken irakurketan.

ELAk eta LABek bultzatu dute gaurko protesta eguna, eta haiei batu zaizkie ESK, Steilas, EHNE-Etxalde eta Hiru sindikatuak. Ideia bakarra dago grebaren atzean, sindikalismoari erabat lotutakoa: Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Nafarroak beren gutxieneko soldata propioa izatea, eta 1.500 eurokoa izatea. “Gutxieneko soldata hori hemen erabakitzea ehunka mila langilerengan eragina izango du, baita gu guztion bizitzetan ere. Gaur ate handi bat zabaldu dugu. Segi dezagun borrokan”, esan dute gaurko manifestazioan: “Gora langileen borroka!”.

Hizlariek adierazi dute patronalak eta agintari politikoek itxi nahi dituzten ateak irekitzeko eguna izan dela gaurkoa. “Soldatek erosahalmena galdu dute, eta prezioek goraka jarraitzen dute”. Adierazi dute gutxieneko soldata propioa edukitzea justizia soziala dela; izan ere, “pobrezia eta prekarietatea zabaltzen ari dira”, eta horrek eragin zuzena du langileen osasunean, harreman sozialetan, eta lanari lotutakoetan. “Borrokarako prest” agertu da Oiartzun, eta mundu berri duin baten aldarria egin du.

“Borrokan ikasi dugu, gainera, begirada gehiago zabaltzen”, esan dute plazan hitza hartu dutenek: “Badirelako langile batzuk, greba egiterik izan ez dutenak edo oztopoak izan dituztenak egoera administratibo irregularrean daudelako, gelditu ezin duten zaintzan ari direlako, edo bere bizitza arriskuan jartzen delako. Haiengatik eta haiekin batera ere egin dugu gaur greba”. Gaurko gerba orokorrean indar gehien izan duen arloa gutxieneko soldatarena izan bada ere, borrokarako beste hamaika arrazoi daudela baietsi dute, hala nola etxebizitzaren prezioa, zerbitzu publikoen ahultzea, pentsio eta soldatetako genero arrakala, krisi ekosoziala, eskuin muturraren gorakada… “Bakarrik eta beldurtuta nahi gaituzten horiei mezu garbia eman nahi diegu: borroka egiteko prest gaude”.

Jarraian, Allende Arnaiz Garmendiak atera dituen irudiak eta bideoa:


Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.