Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia
M17. Greba Orokorra

Tentsio uneak, zaurituak eta atxilotu bat

Niessen merkatalgunera helduta izan da lehen tentsio unea. Ertzaintzaren patruila, gutxienez sei, agertu dira eta ziztu bizian atera dira autoetatik eta merkatalguneko sarbidera jo.

Greba orokiorarren aldeko pankarta bat Nafarroa etorbidean errepidea mozten.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/03/17

Herriko Plazan bildu dira piketeak 09:00etan eta Errenteria-Orereta Erdialdean barrena ibili dira informazioa zabaltzen. Saltoki eta taberna gehien-gehienak itxita ziren, baina batzuk zabalik: horien aurrean jarrita, informazio zabaldu dute piketeek, greba eguna dela-eta komertzioa ixteko eskatzeko. Lasai abiatu dira hitzartutako puntutik bildutakoak, 60 bat kide adin ezberdinetakoak. Greba giroa sumatzen zen kaleetan. Gaur greba orokorra, gaur greba eguna da oihuak entzun dira.

Gaurkoa ez zela ohiko eguna erakustea zuten helburu piketeetako kideek, eta agerian jarri dute goizeko lehen orduetatik. Piketeek poliziaren jarrera salatu dute, ordea: “Gure informatzeko lana oztopatzen saiatu dira, gogor oldartu zaizkigu, baina hala ere bete dugu gure egitekoa, zabalik ziren saltokiei esatea gaur greba eguna zela, pertsiana ixtea tokatzen zela guztiontzat gutxieneko soldata exijitzeko”.

Niessen merkatalgunera helduta izan da lehen tentsio unea. Ertzaintzaren sei patruila gutxienez agertu dira, eta ziztu bizian atera dira agenteak autoetatik eta merkatalguneko sarbidera jo. Sartu bezala, bertatik pasatzen ari ziren eta piketeekin zerikusirik ez zuten hiru gazteri motxilak miatu dizkiete. Tentsioa apur bat jaitsi bada ere, hamar minutu baino gutxiagora iritsi da unerik tentsuena. Gaurkoa greba eguna zela zioen pankarta zabaldu dute Nafarroa etorbidean errepidean alderik alde. Handik gutxira azaldu dira berriro Ertzaintzaren sei patruila eta furgoneta bat gutxienez, eta piketeetako hainbat kide identifikatzen hasi dira. Ika-mikaren bat tartean, piketeei oldartu eta hainbat lagun lurrera bota dituzte, eta beste hainbeste borraz kolpatu. Une horretan atxilotu dute piketeetan zen kideetako bat, lurrera bota, bertan zela eskuburdinak jarri eta patruiletako batean sartu dute.

Piketeetako kideetako batek jaso duen kolpearen argazkia du HITZA-k. Pertsona batek gutxienez jo duela Iztietako osasun etxera artatua izateko ere jakin du komunikabide honek.

Atxilotuak hiru ordu emango ditu Errenteriako Ertzain Etxean agintaritzaren agenteen aurkako atentatua egotzita, ordezkari sindikalek jakinarazitakoaren arabera. Ez litzateke gaurko egunarekin lotuta egin duten atxiloketa bakarra; bigarren lagun bat ere atxilotua omen dute Errenteriako Ertzain Etxean grebaren karietara, baina ez dakite momentuz zein herritakoa den, Oiartzunen edota Astigarragan egindako atxiloketa izan daitekeela aipatu dute.

Tentsio une gehiago ere izan da. Nafarroa etorbidean ziren poliziaren ibilgailuak kontrako norabidean joan dira Segundo Izpizua kaletik barrena, Biteri kalera. Foru plazan zabalik zen gaileta denda batera joanak ziren piketeak. Bi lagun identifikatu ditu Ertzaintzak une horretan.

Giroa lasaia da une honetan (10:45) eta greba egun baten itxura dute kaleek merkataritza saltoki gehien-gehienak itxita erdialdean. 12:30ean abiatuko da manifestazioa Donostiako Pio XII plazatik.

Arratsaldean, berriz, Errenteria-Oreretan izango da manifestazioa eta 18:30ean abiatuko da Herriko Plazatik. Grebaren deitzaileek herritar guztiak deitu dituzte manifestazioan parte hartzera, “gutxieneko 1.500 euroko soldata eta bertan erabakitzea eskatzeko”.

Errenteria-Orereta. M17 Greba Orokorra (2026-03-17)

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.