Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Euskara enpresetan zein gizartean errotzeko, Enpatikonomia

Oarsoaldea garapen agentziak sustatuta egin dute topaketa, eta bertan euskara gizartean zein enpresetan errotzeko ideia eta esperientziak partekatu dituzte.

Leire Perlines Apalategi
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2026/03/18

Iragan ostiralean Enpatikonomia jardunaldia egin zuten Agustinak zentroan, eta bertaratu zirenek “euskara gure bizimoduan, enpresetan eta gizartean errotzeko ideiak eta esperientziak” partekatzeko aukera izan zuten. Are, antolatzaileek diote Enpatikonomiak ekonomia egiteko “beste modu bat” proposatzen duela: “enpresen jardueran pertsonak eta ingurunea kontuan hartzea, enpatiaz jardunez”.

Beste gauza batzuen artean, jardunaldian Euskal Herrira bizitza proiektu bat egitera etorri diren pertsonen esperientziak eta bizipenak izan zituzten hizpide; tartean, Mamadou Sarr Diamenak. Euskal Herrian bizi den senegaldarra da bera, eta Ondarroan ikasi du. “Hemengo pertsonei agurra euskaraz egiten nienean, beraien begiradan eta aurpegian beraientzat garrantzitsua zela antzematen nuen”, zioen.

Bide horretan, komunitatearen garrantzia ere nabarmendu zuen senegaldarrak, eta zehaztu azken urteotan Oarsoaldera etorri diren 91.000 pertsonen aurrean “harrera giroa sortzea eta eguneroko harremanetan euskara modu naturalean erabiltzea lagungarria” dela. Hartara, gehitu zuen gizarteko eragile askok izan dezaketela zeresana, hala nola, enpresek, merkataritzak, ostalaritzak, erakundeek edota norbanakoek . “Edozein pertsonaren eguneroko harreman eta jarduera eremuetan gerta daiteke euskara erabiltzeko aukera”, amaitu zuen.

Enpatikonomia jardunaldian, bestalde, migrazioaren eta aniztasunaren datuak ere aurkeztu zituzten, eta Arkaitz Fullaondoren arabera “etorri berrien errealitatea askotarikoa da, eta aurreiritziek baldintza dezakete harremana, sarritan pentsatzen baita ez dakitela euskaraz”.

Oarsoaldean 9.573 pertsona dira atzerrian jaiotakoak, eskualdeko biztanleriaren %13,3, alegia. Horrela banatzen da populazioa: Errenterian %56,8 bizi da, Pasaian %29,3, Oiartzunen %8,3 eta Lezon, berriz, %5,7.

Enpresen rola, funtsezkoa
Jardunaldi horretan landu zuten beste gaietako bat enpresena izan zen, eta nabarmendu zuten horiek “zeresan handia” dutela euskararen erabilera sustatzeko garaian. Horregatik, Enpatikonomian hizkuntza erantzukizuna enpresen kudeaketa arduratsuan integratzea proposatu zuten, bai eta euskara aktibo kultura, sozial eta ekonomiko gisa ulertzean ere. Hots, hizkuntza normalizazioa sustatzen duten enpresak indartzea eta euskararen aldeko egitasmoetarako laguntza eta pizgarriak garatzea ere aipatu zuten.

Alabaina, parte hartzaileek nabarmendu zuten ez dagoela formula bakar ba, sektore eta errealitate bakoitzera egokitutako bideak behar direla, baizik. Hargatik, motibazioa lantzea, baliabideak eskaintzea eta zuzendaritzen inplikazio sustatzea bezalakoak aipatu zituzten, eta azpimarratu euskararen erabilera eguneroko harremanetan, lan giroan eta erakundeen babesarekin modu naturalean txertatzea garrantzitsua dela.

Finlandiako eredua, erdigunera
Mari Nikonen finlandiera irakaslea da, eta hark Finlandiako esperientzia aurkeztu zuen topaketan. Zioenez, herrialde horretan enpresek “sarri” laguntzen diete langileei hizkuntzak ikasten “integrazioa eta komunitate sentimendua indartzeko”. Horrexegatik, hain justu, lan testuingurura egokitutako prestakuntza programak eta baliabideak eskaintzen dituzte, “eta askotan hizkuntza ikaskuntza lanaren beraren parte bihurtzen da”.

Enpatikonomia. (2026-03-13)
Enpatikonomia. (2026-03-13)
Enpatikonomia. (2026-03-13)
Enpatikonomia. (2026-03-13)
Enpatikonomia. (2026-03-13)
Enpatikonomia. (2026-03-13)
Enpatikonomia. (2026-03-13)
Enpatikonomia. (2026-03-13)
Enpatikonomia. (2026-03-13)
Enpatikonomia. (2026-03-13)
Enpatikonomia. (2026-03-13)
Enpatikonomia. (2026-03-13)
Enpatikonomia. (2026-03-13)
Enpatikonomia. (2026-03-13)
Enpatikonomia. (2026-03-13)
Enpatikonomia. (2026-03-13)
Enpatikonomia. (2026-03-13)
Enpatikonomia. (2026-03-13)
Enpatikonomia. (2026-03-13)
Enpatikonomia. (2026-03-13)
Enpatikonomia. (2026-03-13)
Enpatikonomia. (2026-03-13)
Enpatikonomia. (2026-03-13)
Enpatikonomia. (2026-03-13)
Enpatikonomia. (2026-03-13)
Enpatikonomia. (2026-03-13)
Enpatikonomia. (2026-03-13)
Enpatikonomia. (2026-03-13)

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.