Hurrengo alkateordetzak, apirilaren 16an

Gaur eta apirilaren 1ean ez da alkateordetza zerbitzurik eskainiko, eta alkateordeekin aurrez aurreko arreta jasotzeko hurrengo eguna apirilaren 16a izango da.

Gaur (hilaren 18a, asteazkena) eta apirilaren 1ean alkateordetza zerbitzurik izango ez dela jakinarazi du Pasaiako Udalak. Bide horretan, lau barrutietako alkateordeekin aurrez aurreko arreta jasotzeko hurrengo eguna apirilaren 16a izango da. Hortaz, Mikel Garciak Antxon, Aintzane Tabernak Donibanen, Miren Muruak San Pedron eta Iraitz Pazosek Trintxerpen apirilaren 16an artatuko dituzte berriz pasaitarrak. Hala ere, herritarrek mezu elektroniko bidez galderak edo zalantzak bidaltzeko aukera edozein momentutan egin dezaketela gogorarazi du udalak.

Orokorrean, lau alkateordeek hilabete bakoitzeko lehen eta hirugarren asteazkenetan eskaintzen dute aurrez aurreko zerbitzua, 18:00etatik 19:30era. Saio horietara hitzordurik gabe joan daitekeela adierazi du udalak, baina alkateordeek, ahal den kasuetan, mezu elektroniko bat bidaltzea eskatu dute, aztertu nahi den gaia eta hitzordura joateko gutxi gorabeherako ordua aipatuz.

Harremanetarako kontaktuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.