'Munduratu gintuzten' abestiaren moldaketa, 'Bi baso bat ur' antzezlanean
Miren Narbaizak Metrokoadrokarekin elkarlanean Mari Carmen Urzelairen 'Munduratu gintuzten' abestiaren bertsio garaikidea egin du.
Bi baso bat urMendi Urruzuno Mari Carmen Urzelairen Munduratu gintuzten kanta Metrokoadrokaren Bi baso bat ur antzezlanean entzun daiteke, eta Miren Narbaiza MICEk haren bertsio garaikidea egin du kolektiboarekin elkarlanean.
Zehazki, aipatutako abestiaren bertsio dantzagarri bat entzun daiteke obraren amaieran Mari Carmen Urzelai eta MICEren ahotsak nahastuta –moldaketak Ander Fernandezek egin ditu–, eta argitara atera dute orain abesti hori.
Abestiaren grabazioa eta ekoizpena Joseba Baleztenak egin ditu Gakobeltz Hit Faktorian, eta moldaketak, berriz, Miren Narbaizak. Halaber, abesti horretako ezinbesteko bidelagun gisara zerrendatu dituzte Alaia Martin Etxebeste eta Ander Fernandez.
Bi baso bat ur antzezlana Donostian izango da hilaren 21 eta 22an, 19:30ean, Gasteszenan, eta, hilaren 2an, berriz, 20:00etan, Getxoko Muxikebarri aretoan.
