24. Korrika

San Pedroko Korrika eguna, hilaren 20an eta 21ean

Sanpedrotarrek bi egunez berotuko dute 24. Korrikaren etorrera. Sustatzaileek ekintza mordoa antolatu dituzte.

Pasaitarrak Korrikarako motorrak berotzen hasi dira jada. Euskararen aldeko lasterketa hilaren 25eko goizaldean iritsiko bada ere, Korrikaren aldeko jarduerak egiten ari dira lau barrutietan. San Pedron ostiralean eta larunbatean (hilaren 20an eta 21ean) egingo dute Korrikaren aldeko festa. Jarraian, San Pedroko programazio oso-osoa:

San Pedroko Korrika eguna

Hilak 20, ostirala

  • 19:00: Entsalada lehiaketa Antxetan.
  • 19:00: Bote txapelketa Begihaundin.
  • Gauean: Korrika kantuz, tabernetan.

Hilak 21, larunbata

  • 10:00: Txistularien diana.
  • 10:00: Mendi buelta frontoitik. Ondoren, txorizo jana Falkonen.
  • 12:00: Kitaldelpare txaranga, Falkonetik.
  • 15:30: Mus txapelketa Antxetan eta Begihaundin.
  • 17:30: Pankarta eta bandera margoketa frontoian. Ondoren, txokolate jana Hiru t’erdik eskainia.
  • 20:00: Radio Rebelde Piña Kurdin parean.
  • 22:00: Sinawaba DJa Antxetan.
  • Gauean: Korrika Kantuz tabernetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.