Venezuela hizpide Gaztañon, ostiralean

Venezuelan azken hilabeteetan bizitzen ari den egoeraren gaineko liburu bat argitaratu berri du Txalapartak; analisia egin dute bertan hainbat idazle eta irakaslek.

Ostiralean aurkeztuko dute liburua, Gaztañon

Venezuelan azken hilabeteetan gertatzen ari denaren gaineko analisia egin dute hainbat idazle eta irakaslek Venezuela del bloqueo al asalto liburuan. Txalaparta argitaletxeak argitaratu berri du liburu hori.

Ostiralean liburu hori aurkeztuko dute Gaztañoko auzo lokalean, eta testuinguru horretan, Venezuelaren gaineko galderak egin, eta kezkez eta elkartasunaz aritzeko aukera izango da. Eneko Compains irakasle eta ekintzaile internazionalistak aurkeztuko du liburua.

Liburuan parte hartu dutenak, ondokoak: Laura Arroyo, María Fernanda Barreto, Eneko Compains, Fernando Casado, Chris Gilbert, Ximena Gonzalez, Arantxa Tirado eta Luismi Uharte.

Aurkezpena ostiralean izango da, hilak 20, 19:00etan.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.