Aurretiazko borondateen dokumentua hizpide, hilaren 24an
Ane Cenzano Arbide erizain buruak eta Edurne Lizarazu Mayor erizain komunitarioak emango dute hitzaldia 17:00etan, udaletxeko areto nagusian.
Donostialdeko ESIk, Gazte Izanak-ek, Killirikupeek, Zaintzadik eta Laikotasuna elkarteak Oiartzungo Udalarekin elkarlanean eta zuretzat… zer da garrantzitsua? hitzaldia antolatu dute.
Aurretiazko borondateen dokumentuaren inguruan hitz egingo dute topaketa horretan, eta hizlariak Ane Cenzano Arbide anbulatorioko erizain burua eta Edurne Lizarazu Casamayor anbulatorioko erizain komunitarioa izango dira.
Saioa hilaren 24an izango da, 17:00etan, udaletxeko pleno aretoan, eta euskaraz izango bada ere, entzungailuen bidezko itzulpena egonda gaztelaniara.
