Korrika dela eta, aldaketak Pasaiako errepideetan
Hilaren 24an Korrika Txikia izango da, eta hilaren 25 goizean, berriz, Korrika. Unean uneko trafiko mozketak aurreikusi dituzte.
Gaur bertan hasiko da 24. Korrika, baina hilaren 25ean (asteazkena da) igaroko da Pasaiako lau barrutietatik. Festa giroa izango da nagusi, baina euskararen aldeko ekitaldi erraldoiak trafikoan aldaketak eragingo dituela jakinarazi dute udaletik.
Hori horrela, zenbait trafiko eten aurreikusi dituzte:
- Donibane
- Ordua: 7:22
- Ibilbidea: Jaizkibelgo bidegurutzea, Lezobideko sarrera, Donibane kalea, Santiago plaza, ontziralekua.
- Aurreikusitako mozketa: 07:15 -07:30.
- San Pedro
- Ordua: 07:30
- Ibilbidea: Torreko plaza, Arraunlari, Esnabide.
- Aurreikusitako mozketa: 07:25 – 07:40.
- Trintxerpe
- Ordua: 07:37
- Ibilbidea: Euskadi etorbidea, aingurako biribilgunea, Herrera.
- Aurreikusitako mozketa: 07:25 – 07:50.
- Antxo (bi aldiz pasako da)
- Errenteriako noranzkoan:
- Ordua: 08:25
- Ibilbidea: Eskalantegi, Hamarretxeta, Nafarroa etorbidea, Errenteria.
- Aurreikusitako mozketa: 08:20 – 08:35.
- Donostiarako noranzkoan:
- Ordua: 09:09
- Ibilbidea: Errenteria, Nafarroa etorbidea, Donostia.
- Aurreikusitako mozketa: 09:00 – 09:15.
- Errenteriako noranzkoan:
Horretaz gain, garraio publikoak normaltasunez funtzionatuko duela jakinarazi dute, baina dagozkion atzerapenekin betiere.
Korrika txikia, hilaren 24an
Azkenik, Pasaiako Udalak jakinarazi du hilaren 24an izango dela Korrika Txikia, eta ondorioz trafiko etenaldi puntualak izango direla 15:30etik 16:30era Pasaiako lau barrutietan.
