Korrika eta Aberri Egunean euskal ikurrak ateratzeko deia egin dute
Euskal ikurrak eskuratzeko mahaia jarriko du Oiartzungo Gure Eskuk hilaren 23an, 17:30etatik aurrera.
Ikurrina Korrika gaur hasiko denez eta Aberri Eguna heltzear denez, Gure Eskuk euskal ikurrak kalera, leihoetara zein etxeko balkoietara ateratzeko deia egin du.
Oiartzundik korrika hurrengo astean pasako da, eta Oiartzungo Gure Eskuk euskal ikurrak eskuratzeko aukera emango du. Izan ere, hilaren 23an mahaia jarriko dute Doneztebe plazan, 17:30etatik aurrera.
Honako bideoa zabaldu dute Gure Eskutik:
