Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, elkarretaratzea
Sexu abusu eta jazarpen egoerak bizi izan dituzten emakume zein adin txikikoei babesa eta elkartasuna adierazteko elkartuko dira hilaren 23an, Doneztebe plazan.
Martxoaren 8an Oiartzungo Feministen Asanbladak egindako ekitaldiko irudi bat. Leire Perlines Apalategi Irungo ikastetxe batean 13 eta 15 urte arteko adin txikiko ikasleei diru edota opari truk sexua izateko proposamenak egin zituen irakasle batentzat 22 urteko kartzela zigorra eskatu du berriki fiskaltzak. Atzo bertan egin zen albistea publiko, eta hautsak harrotu ditu azken orduko horrek.
Bada, Oiartzungo Feministen Asanbladak, besteak beste, salatuaren “zuriketa kanpaina” salatzeaz gain, irmoki adierazi zuen ez duela onartuko eraso egin dieten emakume eta adin txikikoak zalantzan jartzea.
Bide horretan, Erasorik ez erantzunik gabe! Guk sinesten dizuegu! lelopean zenbait elkarretaratze egingo dituzte Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta. Bada, lehen hitzordua hilaren 23an (astelehena da) izango da, eta elkarretaratzea egingo dute Doneztebe plazan, 18:00etan.
Azkenik, hilaren 24 eta 25ean, 09:3oean, elkarretaratzeak egingo dituzte Gipuzkoako Auzitegian –San Martin Kalea, 41, Donostia–.
