Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Antxoko berdeguneak aldarrikatuko ditu Moliño Trailek

Antxoko Topaguneak Moliño Trail mendi lasterketa egingo du lehen aldiz maiatzaren 9an, barrutiko berdeguneak erakutsi eta herria aktibatzeko. Lasterketaz gain, bazkaria eta kontzertuak egingo dituzte.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/03/20

Mendi lasterketak modan daudela ezin da ukatu. Gaur egun nonahi aurki daitezke proba horiek. Lasterketa horietako asko, gainera, Oarsoaldean dira, eta zerrenda horri proba berri bat gehituko zaio aurki, Antxoko Topaguneak Moliño Trail lasterketa sortu eta antolatu baitu lehen aldiz. Proba maiatzaren 9an jokatuko da, 10:00etatik aurrera.

Traila modan dagoenez, Antxon mota horretako lasterketa bat sortu nahi izan dutela jakinarazi dute Julen Lazkano Solaz eta Manex Gondat Unzalu Topaguneko kideek. Antxok ez ditu berdegune asko, baina horiek aldarrikatu nahi dituztela adierazi du Gondatek. Lasterketak 12 kilometro eta 350 metroko desnibel positiboa izango du. Hasiera eta helmuga Ibaiondo plazan kokatuko dira, eta bidean Molinaora eta San Marko mendira joko dute lasterkariek. Barrutia eta inguruak ezagutarazteaz gain, Topagunearen helburuak «herria aktibatzea, aisialdirako aukerak eskaintzea eta jarduerak euskaratik eta euskaraz antolatzea» direla baietsi du Lazkanok.

Probako izen emateak hilaren 5ean ireki ziren. Horiek Kronoak atarian egin behar dira, eta dortsalek 18 euroko prezioa dute. Moliño Trailek 200 lasterkarirentzako muga du, eta une honetan 80 pertsonak baino gehiagok eman dute izena. Antolatzaileek adierazi dute Moliño Trail ez dela lasterketa zail bat, eta pasaitar guztiei dei egin diete parte hartzera.

Topaguneko kideak babesle bila ari dira orain. Horrez gain, Pasaiako eta Errenteriako udalekin harremanetan ari dira, beharrezko baimenak kudeatzeko. Gaur (hilak 20, ostirala), gainera, boluntarioentzako galdetegi bat irekiko dute, lasterketaren egunean lagundu ahal izateko. Azkenik, apirilaren 12an topaketa bat egingo dute lasterketaren ibilbidearen errekonozimendua egiteko.

Duela urte batzuk Topaguneko kideek Moliño Mari izeneko pertsonaia sortu zuten jaietarako. Pertsonaia horren irudia errotzeko eta lasterketa Molinaotik pasatzen dela aprobetxatuta jarri diote lasterketari Moliño Trail izena.

Lasterketa bat baino gehiago
Eguneko jarduera nagusia mendiko lasterketa izango bada ere, programazioa ez da horretara mugatuko, sustatzaileek egun osoko egitaraua ondu baitute. Lasterketa egiten den bitartean, haurrentzako jolasak egingo dituzte, gazteenek ere aukera izan dezaten egunaz gozatzeko. Ondoren, bazkaria egingo dute. Antxoko berdeguneak aldarrikatzeko eta espazio berrien aldeko apustua egiteko, sabelak Molinaoko futbol zelaian beteko dituzte. Bazkaldu eta gero Tapiak eta Leturiak kontzertua emango dute leku berean. Eguna bukatzeko, Joselontxos txarangak barrutia girotuko du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.