2026/3/20

'Erraietako tximeleta' kontakizuna aurkeztuko dute gaur

Goitibera konpainiako Saioa Irribarren eta Ander Basalduak aurkeztuko dute. 'Hamaika irakurtzeko jaioak' liburuko pasartea da.

Atlantikaldia herritarren eta eragileen proposamenekin jantzi nahi dute

'Uhinak' izenburupeko 13. Atlantikaldia irailaren 17tik 20ra artekoa izango da. Egitaraua osatzeko proposamen bilketan hasi da antolakuntza.

Pasaiako sarraskia iker dadila eskatuko dute beste behin

Pasaiako Sarraskia Argitu taldeak ekitaldia antolatu du iganderako. Sarraskiaren 42. urteurrena beteko da etzi.

Lurra zaindu, bertatik jasotzeko

Nekazal proiektuak dira Elika (Oiartzun) eta Lurraren Orena (Lezo). Agroekologian oinarritzen dute haien lana.

Euskararen Kontrako Oldarraldia

Pizkunde berri baten hasiera euskara blindatzeko

Euskararen kontrako oldarraldiaren atzean talde antolatua dagoela jarri du agerian 'Argia'-k. Erasorik ez onartzeko eta antolatuta erantzuteko prest dira dozenaka herritar.

Herrian ekoitzi, herrian bertan kontsumitzeko

Oiartzun Burujabek sustatuta, haragi zirkuitu propioa sortu dute Oiartzunen Labore Oarso eta herriko abeltzainekin elkarlanean. Proba pilotua egin dute, eta maiatzeko kanpainan herriko txahal haragia eskuratzeko aukera izango da.

Adinari ez erreparatzeko saiakera olinpikoa

Martxan dira Lezoko Herri Olinpiadak, joan den larunbatean egin zuten lehen saioa. Belaunaldien arteko ezagutza indartzeko eta adin arrakala lausotzeko batu dira.

'Smurfit, criminal ambiental' dokumentala gaur, Landetxen

Ikus entzunezkoak Smurfit Westrock enpresa transnazionalak Kolonbian zein inpaktu sozioekologiko eragiten dituen du ardatz. Gaur da proiekzioa.

'Su txikian' bertso saio musikatua egingo dute igandean

1545 argitaletxeak antolatu du hitzordua, eta saioa Literatura plazara jardunaldien barruan kokatzen den topaketa bat da. Sarrerak erosi behar dira.

24. KORRIKA

Ane Elizetxea eta Zituene pasta obradore kooperatiboa garaile

Udalak 24. Korrikan lekukoa eramateko pertsona eta establezimendu bana zozkatu ditu, eta Elizetxea eta Zituene izan dira irabazleak.

Antxoko berdeguneak aldarrikatuko ditu Moliño Trailek

Antxoko Topaguneak Moliño Trail mendi lasterketa egingo du lehen aldiz maiatzaren 9an, barrutiko berdeguneak erakutsi eta herria aktibatzeko. Lasterketaz gain, bazkaria eta kontzertuak egingo dituzte.

Tabupunk jaialdia Txerrimuñon

Bihar (larunbata) jasoko du herriguneko baserriak hiru talde bilduko dituen elkartasun punk festa.

Gehiago