Tabupunk jaialdia Txerrimuñon
Bihar (larunbata) jasoko du herriguneko baserriak hiru talde bilduko dituen elkartasun punk festa.
Bellotaris Fallecidos taldekoak, oholtzan.IG Tabupunk jaialdiaren hirugarren ekitaldia egingo dute bihar (hilak 21, larunbata) Txerrimuñon. Hiru taldeko joko dute herriguneko baserriko oholtzan: Kalerizo, Bellotaris Fallecidos eta Euskal Bastards dira. 19:30ean hasiko dira musikariak instrumentuak astintzen. Jaialdiaren sarrera 10 eurokoa da, eta bertaratuko direnei eskatu diete iraungitze data luzea duten jakiak eramateko, bilduko duten hori Elikagaien Bankuari emango diotelako.
Tabu Demons Musika Elkarteak antolatu du hirugarren Tabupunk. Hala, aipatzekoa da Kalerizo eta Bellotaris Fallecidos taldeak Extremadurakoak direla, eta Euskal Bastards taldeko kideak, berriz, Donostiakoak eta Irungoak dira. Hiru taldeek ezaugarri komunak dituzte: erritmo azkarrak, musika zuzena, eta letra konprometituak.
