50. urteurrena ospatzen jarraitzeko, truk txapelketa
Estitxu Etxebarria Arruti, Mikel Mitxelena Etxebeste, Berebide eta Goiko Etxeko Maitxo izan ziren atzoko jardunaldiko garaileak.
Ibargain elkartea 50. urteurrena ospatzen ari da, eta azken boladan zenbait ekitaldi egin dituzte urtemuga hori handira ospatzeko. Ospakizun zerrenda horretako azken hitzordua atzo bertan izan zen, eta truk txapelketa egin zuten.
20 bikote baino gehiagok hartu zuten parte lehiaketan, eta antolatzaileek kontatu dute giro polita nagusitu zela saio osoan zehar: “Kasu batzuetan oso partida gogorrak jokatu zituzten, baina noski, beti armonian”.
Irabazleak honakoak izan ziren: Estitxu Etxebarria Arruti, Mikel Mitxelena Etxebeste, Berebide eta Goiko Etxeko Maitxo. Elkartearen izenean Txomin Nazabal Urbizuk banatu zituen sariak.
Hurrengo hitzorduak mus txapelketa eta plater tiraketa izango dira. Lehena apirilaren 25ean izango da, eta bigarrena maiatzaren 16an, Arkaleko kanpan.
