Asteazkenean egingo dute udal osoko bilkura
Orotara zortzi puntu landuko dituzte martxoko udalbatzarrean, eta horien artean nagusia udal musika eskola berria izango da.
Ohi moduan, hilaren 25ean egingo dute udalbatzarra. Oraingoan, udal musika eskola berria izango da gai nagusia. Iazko azaroko udal osoko bilkuran musika eskola zerbitzu publiko berriaren ezarpenari behin betiko onarpena eman zioten, eta 2026ko kontratazio planean lizitazioa eta eraikina egiteko obra aurreikusita, martxoko plenoan Oiartzungo udal musika eskola berria martxan jartzeko funtzionamendu erregelamenduari hasierako onarpena emango diote.
Hala ere, orotara zortzi puntuko gai zerrenda landuko dute hitzorduan:
- Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena
- Oiartzungo udal musika eskolaren erregelamenduaren hasierako onarpena
- Oiartzungo udalerrian udal hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua arautzen duen ordenantzaren aldaketa
- Zaria mendian katastroko 18. poligonoko 35. lursailean 28 metro koadroko zesioa Itelazpi S.A.ren alde, egungo antena ordezteko
- Udala eta Haurtzaro Ikastolaren arteko hitzarmena: 2025eko diru laguntzaren zuriketa onartzea
- 2026 urterako Oiartzungo Udala eta Haurtzaro Ikastolaren arteko hitzarmena eta diru laguntzaren onarpena
- Beste organoen jardueraren jarraipena
- Eskariak eta galderak
Asteazkeneko udal osoko bilkura 18:00etan izango da.
