'Domiko-Erreka proiekturik ez!' lelopean, mendi martxa larunbatean
Endara bizirik eta Bianditz-Domiko bizirik! taldeek antolatuta, makroproiekturik ez dutela nahi aldarrikatuko dute oiartzuarrek eta lesakarrek.
Endara bizirik eta Bianditz-Domiko bizirik! taldeek antolatuta, mendi martxa egingo dute datorren larunbatean (hilak 28).
Domiko-erreka proiekturik ez! lelopean egingo dute ibilbidea, eta Oiartzundik zein Lesakatik abiatuko dira gero denak Bianditzen elkartzeko.
Oiartzuarrak 8:30ean elkartuko dira Doneztebe plazan kotxeak betetzeko, eta 9:00etan, berriz, Aritxulegiko tunelean.
Larunbateko mendi martxa horrekin, makroproiektu eolikorik ez dutela nahi aldarrikatuko dute bizilagunek.
