Sortu eta Ekin programan aurkezteko epea, zabalik
Kultur edota sormen arloetan euren proiektuak garatu nahi dituztenenei zuzendutako deialdi irekia da. Apirilaren 23a da izena emateko azken eguna.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena eta Proiektu Estrategikoak izeneko sailak sustatuta, Sortu eta ekin programaren hirugarren edizioa abiarazi dute.
Egitasmo horren helburua kulturaren eta sormenaren sektorean ekintzailetza bultzatzea da, “arlo horretako proiektuak garatzeko funtsezko baliabideak, prestakuntza eta laguntza eskainiz”.
Gauzak horrela, Sortu eta ekin programak ideia ekintzaileak sendotzeaz gain, kultura eta sormen proiektuen epe luzerako jasangarritasuna bultzatu nahi ditu. “Programak laguntza pertsonalizatua, prestakuntza espezializatuz eta lan espazioak eskaintzen dizkie parte hartzaileei, bere proiektuak garatu eta sendotzeko aukera izan dezaten”.
Bide horretan, parte hartzaileek beren egitasmoen profesionalizazioari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratuko dituzte “aurrera eraman beharreko urratsak errazteko eta epe luzerako bideragarritasuna bermatzeko”. Are, azaldu dute parte hartzaileek laguntza pertsonalizatua jasoko dutela eta beren ibilbide orria egiteko aukera izango dutela lankidetza eta ideien trukea sustatzeko talde lanean.
Zehazki, kultura edota sormen sektoreak ideiak zein proiektuak garatzeko lehen etapetan dauden pertsonei; beren jardueran enpresa batean kontuan hartu beharreko ezagutzak eta ikuspegia ikasi nahi duten profesionalei edo sormen diziplinetan graduatutako pertsona zein sormenaren sektorean ekintzailetzan prestakuntza praktikoa eta esperientzia nahi dutenei zuzenduta dago.
Sortu eta Ekin programak prestakuntza trinkoa eta presentziala eskaintzen du, gehienez hautatutako hamar parte hartzaileri mugatuta. Hots, programak sartutako jardueren artean, honakoak nabarmentzen dira:
- Funtsezko gaiei buruzko saio monografikoak: negozio eredua, diru laguntzak, kudeaketa ekonomiko finantzario, fiskalitatea eta komunikazioa.
- Kultura eta sormen ekosistemari buruzko hitzaldi espezializatuak.
- Sektoreko enpresak bisitatzea.
- Laguntza pertsonalizatua proiektuaren funtsezko arloetan aurrera egiteko.
- Ekimen bakoitzari egokitutako ibilbide orri baten hasierako azterketa eta garapena.
Programa hori Agustinak Zentroan izango da.
Data esanguratsuak
- Hautagaitzak aurkezteko epea: apirilaren 23ra arte.
- Hautaketa prozesuaren emaitzaren jakinarazpena: apirilaren 27a.
- Programaren aldia: maiatzaren 4tik ekainaren 19ra.
- Formakuntza epea: maiatzaren 4tik maiatzaren 28ra.
- Egonaldi epea: ekainaren 1etik 19ra.
Sortu eta ekin proiektuan izena emateko inprimaki hau bete behar da. Hala ere, informazio gehiagorako 943 51 84 04 telefonora deitu edota mezu elektroniko bat idatzi behar da.
