Arte erromanikoa, hizpide Antxon
Mikel Unanue Lobetok arte erromanikoaren jatorria, garapena eta ezaugarriak izango ditu hizpide bihar Finiren Txokoan, 18:00etan.
Mikel Unanue Lobetok arte erromanikoaren inguruko hitzaldi bat emango du bihar (asteazkena, hilak 25) Antxoko Finiren Txokoan (Eskalantegi kalea, 53), 18:00etatik aurrera. Unanuek arte erromanikoaren jatorriaren, garapenaren edota ezaugarrien gaineko informazioa emango du. Saioko sarrera doakoa da, aretoko edukiera bete arte.
