
Korrika Txikiak egin dituzte gaur arratsaldean herriko lau barrutietan. Euskarak badu etorkizuna Pasaian.

Korrika Txikia egin dute gaur arratsaldean Lezon. Txikitik, euskararen alde eragiteko hautua egin dute gazteenek.

GÜ Harreraguneak bihar hasiko du bidea Joxepa Antoni Aranberri anitzenearen beheko solairuan, herrira iritsi berriei harrera egiteko.

Sekulako harrera egingo dio bihar Pasaiak 24. Korrikari. Goiz-goizean iritsiko bada ere, osotara 61 izango dira lekukoa elkar emango dioten eragileak.

Biharko (hilak 25, asteazkena) 06:48an iritsiko da Gaintxurizketara 24. Korrika. 41 minutuan zeharkatuko du herria.

Antxotik helduko da 24. Korrika Errenteria-Oreretara; Kaputxinoetatik sartu eta bertatik irtengo da, 22 kilometroan barrena 32 lekuko aldaketa eginda.

Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo. Gaur, Donostiako epaitegiaren aurrean elkartu dira emakumeei babesa adierazteko.

Gauean izan bada ere, 24. Korrikak arrasto sakona utzi du Oiartzunen; oiartzuarren ekarpena ere izugarri handia izan da.

Kirol elkarteek ikasturte honetarako diru laguntzak eskatzeko epea zabalik dagoela jakinarazi du udalak.

Mikel Unanue Lobetok arte erromanikoaren jatorria, garapena eta ezaugarriak izango ditu hizpide bihar Finiren Txokoan, 18:00etan.