Hasi dute atzerako kontua Errenteria-Oreretan
Antxotik helduko da 24. Korrika Errenteria-Oreretara; Kaputxinoetatik sartu eta bertatik irtengo da, 22 kilometroan barrena 32 lekuko aldaketa eginda.
Duintasunako ordezkariak lekukoarekin 23. Korrikann. Orduak falta dira 24. Korrikak Errenteria-Orereta zeharka dezan, eta zain du herria euskararen aldeko lasterketa erraldoiarekin bat egiteko. Pasai Antxotik helduko da eta Kaputxinoak auzotik barrena—hobe esanda gora— sartuko da udalerrira. Errenteria-Oreretako lehena izango den 1.636. kilometroa Don Bosco LHI egingo du; 08:44an izango da hori.
Sorgintxulo kaletik gora, Alabergaren goiko aldea, Beraun, Galtzaraborda eta Erdialdea zeharkatuko ditu. 22 kilometroan zehar harro eutsiko diote Korrikaren lekukoari eta euskarari 32 eragilek. Sartutako auzo beretik irtengo da 24. Korrika, Kaputxinoetatik ordu erdiz Errenteria-Orereta zeharkatu ondotik, 09:15ean.
Ondoren, gosaria prestatu dute Hibaika elkartean gerturatu nahi duen ororentzat Korrika egin ostean indarrak hartzeko.
Azpiko koadroan kilometro zenbakia, lekuko eramaileak, eta ordua kontsulta daitezke.
Errenteria-Oreretako lekuko aldaketak
1639 Don Bosco LHI. Kaputxinoetako biribilgune sarreran, 08:44an
1640 Udala, Sorgintxulo 5. zenbakian, 08:46an.
1641 Podemos. Sorgintxulo 15, 08:47an.
1642 EH BilduSorgintxulo kalea Gamonen atzeko zebrabidea, 08:48an.
1643 Kirol Aisi eta Urdaburu Mendizale elkartea. Sorgintxulo 6, 08:50ean.
1644 Errenkoalde eta Bixigarri. Galtzaraborda hiribidea, 103, 08:51ean.
1645 Orereta Ikastola. Esnabide kalea, 08:52an.
1646 Oreretako ikastetxe eta DBH eta Batxilergoko ikasleak. Galtzaraborda hiribidea 67, Beraungo osasun zentro ondoan, 08:54an.
1647 Lapurdiko pizzak. Galtzaraborda hiribidea 5, 08:56an.
1648 Herri Arte Eskola eta EMKE Musika Banda. Galgtzaraborda hiribidea 55, 08:57an.
1649 Udal Hiri Mantenua eta Duintasuna Pentsiodunen elkartea. Galtzaraborda hiribidea 37, 08:59an.
1650 Laboral Kutxa. Urbia plazan, 09:00etan.
1651 Oaingozhau eta Udala (Euskaraz barra barra). Aralar plazan, 09:02an.
1652 Etxerat, Elkarte Gastronomikoak eta Auzo Elkarteak. Maria Lezo kalea 13, 09:03an.
1653 Oreretako Mugimendu Feminista. Alhondiga baino lehenagoko bidegurutzean, 09:04an.
1654 Koldo Mitxelena ikas komunitatea. Zumardiko zebrabidea, 09:06an.
1655 Xenpelar AEKko ikasleak, Lau Hizetara, bertso Eskola, Badalab, eta SOS Arrazakeria. Galizia biribilgunean, 09:07an.
1656 Ernai, Ikama eta Gazte Asanblada. Nafarroa etorbidea 73, 09:10ean.
1657 Ereintza eskubaloi taldea eta Hibaika arraun elkartea.. Nafarroa etorbidea 81, gasolindegia, 09:10ean.
1658 Aterpe. Oreretako sarrera biribilgunea, 09:11n.
1659 Biteri Taberna, Gi-636rako sarbidea, 09:13an.
1960 Ereintza Dantza Taldea. Kapiutxinoetako biribilgunea, 09:15ean.
