2026ko denboraldiaren aurkezpena egin du OTXEk
Lehiaketa taldea osatzen duten txirrindulariak zein txirrindularitza eskolako kide diren partaide guztiak aurkeztu zituzten Landetxen.
Dozenaka izaten dira OTXE Oarsoaldeko Txirrindulari Elkarteak urtean zehar izaten dituen hitzordu garrantzitsuak, baina asteon horien artean koka daitekeen horietako bat izan du klubak: 2026ko denboraldiaren aurkezpen ofiziala. Oiartzungo Landetxe eraikinean asteartean elkartu ziren txirrindulariak euren entrenatzaile, prestatzaile fisiko, zuzendaritzako kide eta guraso, familiako kide zein lagunekin inguratuta. Bete egin zen Landetxe, eta aurkezpenak egin zituzten bideoak, hitzaldi laburrak eta zozketak tartekatzen zituzten bitartean.
OTXE taldea bitan banatzen da: batetik, 14 urtetik gorako lehiaketa taldea dago, eta, bestetik, berriz, 11-14 urte bitartekoen txirrindularitza eskolak eskaintzen ditu. Gainera, pozik egoteko moduan dira klubean, agerraldian pozez jakinarazi baitzuten “pausu garrantzitsu bat” eman dutela errepideko taldea martxan jarriz zuzendari berriarekin.
Ekitaldian lehenbizi txirrindulari eskolari erreparatu zioten, eta 11-12 urteko alebinen taldea aurkeztu zuten bideo bat ikusi ondotik. Honakoak dira talde hori osatzen duten txirrindulariak: Arhane Zubeltzu Bakedano, Itsasne Lekuona Viejo, Lluna Brennan Florez, Noa Etxeberria Arruti, Airam Barea Piay, Ander Ferradas Casas, Aner Matias Toledo, Aran Villalba Lloveras, Aran Villanueva Asensio, Auritz Azurmendi Zapirain, Ekhi Arregi Mayoz, Eñaut Zapirain, Hodei Gaztelumendi Etxeberria, Iñaki Vazquez Aspe, Julen Zazo Palacios, Liher Erauntzetamurgil Lertxundi, Luka Fernandez Pascual, Martin Irastorza Guridi, Martin Zabalozuazola Villareko, Mikel Badiola Jimenez, Neithan Joel Gomez Arango, Sugoi Jauregi Yunta, Unai Miner Oscoz, Unaz Mendoza Lekuona, Urko Arrieta Abel, Xiker Arruabarrena Arruabarrena, Xuan Olazabal Iragorri eta Xuban Aduriz Garcia. Eneko Indo, Emaitz Artola, Peio Munduate eta Kattalin Iriondo dira taldeko monitoreak.
Gero, 13-14 urtekoen infantil taldea aurkeztu zuten. Hauek dira taldekideak: Arai Zapirain Olasagasti, Lizar Zubeltzu Bakedano, Uxoa Arruabarrena Destribats, Adur Etxebeste Aranberri, Aiert Aramburu Arteaga, Aitzol del Teso Olaizola, Aiur Gaztelumendi Etxeberria, Alain Circujano, Axier Inda Mayoral, Beñat Apeztegia Elizasu, Ekhi Arana, Elmer Goñi Prieto, Erlantz Lekona Viejo, Gael Garcia Vazquez, Gorka Gallardo Herce, Hegoi Aizpuru Martinez, Hugo Gomez Zubiaurre, Ibai Cecilia Fernandez, Ibon Bandres Polo, Iker Ferradas Casas, Juan Esteban Muñoz Rodriguez, Julen Echoff Alberdi, Manex del Teso Olaizola, Marc Martinez Riveiro, Martin Izagirre Aierbe, Mikel Maritxalar Zacarias eta Oier Mitxelena Monroy. Kasu honetan ere, Eneko Indo, Emaitz Artola, Peio Munduate eta Kattalin Iriondo dira monitoreak.
Horien ondotik, kadeteen taldea aurkeztu zuten, lehiaketetan dabiltzan lehen taldea, alegia. JRG Norclamp OTXE da aipatutako taldea, eta aurten BTT Euskal Kopa, Green Series XCO, Espainiako Kopa, Euskadiko txapelketa eta errepideko lasterketak izango dira jokatuko dituztenak. Hauek osatzen dute taldea: Haizea Leizaola Lizaso, Arhane Adriana Del Cura Ferreira, Urkia Zubeltzu Bakedano, June Del Teso Olaizola, Naiare Zapirain Olasagasti, Anne Zubia Aizpurua, Aratz Bengoetxea Mitxelena, Klara San Sebastian Arcieta, Markel Matias Toledo, Odei Colin Fernandez de Gorostiza, Haritz Aramburu Arteaga, Luca Brennan Florez, Eneko Marcos Ruiz eta Asier Robles Diaz. Asier Zubia, Iñigo Aranburu eta Oscar Marcos dira kadete taldeko teknikariak.
Junior taldearen txanda izan zen gero, eta ezer baino lehen, nabarmendu zuten maila horretan nazioarteko UCI probetan ibiliko direla batez ere. Alabaina, helburu nagusietako bat Gipuzkoakok itzulia dela azpimarratu zuten. Kasu honetan, Celia Gomez Cayetano, Amets Jaramillo Alberdi, Katia Gouveia Faria, Ane Zubeldia Peñagarikano, Elena Cuenca Anabitarte, Manex Olaiz Albistur, Joki Pozo Puy, Aner Maritxalar Otaño, Ander Galfarsoro Unanue, Kevin Yadiel Carrasco Figueroa, Oier Albisu Getaria, Eneko Romero Roteta, Iker Marques Martin, Haitz Urtxegi Lekuona, Martin Tamayo Rodriguez, Ander Mendizabal eta Paul Mendizabal dira taldekideak.
Aurkezpenaren puntu horretan, nesken taldeari aipamen berezia egin zioten, klubarentzat “oso garrantzitsua” baita berau. Horregatik, neska kadete eta junior guztiak igo ziren oholtzara, eta besteak beste, 2026ko Anes Santesteban Sariaren bideo bat ikusi zuten elkarrekin, antolatzaileentzat sariketa hori azken urteetan eman dituzten pausuen erakusle baita. Gainera, Gipuzkoako Federazioko presidente den Santi Osoro gonbidatu zuten oholtzara.
Goi mailara egin zuten jauzi gero, eta ondorioz, 23 urtez azpikoak eta elite mailako txirrindulariak aurkeztu zituzten. Hartara, honakoak dira JRG-Norclamp taldea osatzen duten txirrindulariak.
- 23 urtez azpikoak: Nahia Sanz Sagasti, Iraia Zapirain Olasagasti, Cynthia Martin, Lucia Miralles, Magali Albisu Etxebeste, Peio Munduate Aizkorreta, Urtzi Irurieta Etxebeste, Kiko Sanz Rodriguez, Unai Barrio Perez, Eneko Olveira Rodrigo, Eneko Balda Enciso, Jokin Askaray Ormazabal eta Roger Turne.
- Elite maila: Ainara Elbusto Arteaga, Gexan Albisu Etxebeste, Patxi Plazaola Esnaola eta Beñat Izagirre Larzabal.
Hala ere, JRG-Norclamp ez dela “talde soil bat” nabarmendu zuten, “egitura oso bat” baizik. Izan ere, azaldu zuten egitura horren oinarria Coloma Academy dela, txirrindulari gazteak hezi eta garatzeko proiektua alegia, “oinarrizko mailatik hasi eta elite mailara iristeko bidea eskaintzen duena”. Aipatutako akademia hori BH Coloma Team taldearekin lotuta dago, eta aurten OTXE bide horren parte da.
Carlos Colomaren proiektua da aipatutakoa, eta Coloma bera Landetxen izan zuten bide berri horren inguruko xehetasunak emateko.
Hona hemen aurkezpen ekitaldiko zenbait irudi.

