'LERA' poesia errezitaldi musikatua egingo dute larunbatean
1545 argitaletxearen Literatura Plazara egitasmoko azken jarduera larunbat honetan izango da (hilak 28), liburutegiko kaperan.
1545 argitaletxea Literatura Plazara egitasmoa egiten ari da aurten ere, eta ekitaldien zerrendako azken jarduera larunbat honetan izango da (hilak 28).
Zehazki, Lera, poesia errezitaldi musikatua izango da aurtengo edizioa itxiko duena, eta 12:00etan izango da jarduera, Oiartzungo liburutegiko kaperan.
Castillo Suarez, Udane Ansa eta Peru Galbete izango dira protagonistak, eta euren jarduna ikusteko liburutegira bertaratzeko deia luzatu dute 1545 argitaletxetik. Sarrera dohainik da.
