Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Albaolak AinguraOla inauguratu du

AinguraOla XVI. mendeko baleontzi handiek zeramaten aingura forjatuen berregitean oinarritutako espazioa izango da, eta 'San Juan' baleontziaren aingurak eraikitzea ahalbidetuko du.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/03/27

Albaola Itsas Kultur Faktoriak AinguraOla inauguratu du gaur. AinguraOla XVI. mendeko baleontzi handiek zeramaten aingura forjatuen berregitean oinarritutako “espazio bizia eta esperimentala” izango dela aurreratu du Xabier Agote Albaolako presidenteak, Albaolan bertan bisitagarri egongo dena. Gune berri horrek San Juan baleontziaren aingurak eraikitzea ahalbidetuko du, eta Erdi Arotik Euskal Herria ontzigintzako materialen ekoizle nagusietako bat izan dela aldarrikatuko du.

Urteetako ikerketa lanaren ondoren, Albaolako taldeak ez du inon aurkitu gaur egun San Juan baleontziaren jatorrizko ezaugarriekin aingurak egiteko gai den errementaririk edo tailerrik. Gaur egun, ontzi historiko gehienek burdina galdatuzko aingurak erabiltzen dituztela jakinarazi du Agotek, “jatorrizko formak imitatuz baina metodo tradizionaletik urrun”. Bide horretan, Albaolak sortutako AinguraOlak “aukera paregabea” eskainiko du ainguragintza eta galdutako itsas teknologia berreskuratzeko, eta horiek publikoari gerturatzeko.

Erronka berri horri aurre egiteko, Albaolak tamaina handiko sutegi historiko bat egokitu du, Gipuzkoako aizkora artisauen azken fabrikatzailea den Hachas Jauregik dohaintzan emandako hauspo batez hornitua. Jardunean Albaolako errementariak arituko dira, Toledoko Ramon Recuero Errementari Eskolan trebaturako profesionalak direnak.

AinguraOla Albaolako filosofiaren oinarriarekin bat datorrela adierazi du Agotek, “ezagutza galduak berpiztu eta euskal itsas ondarea ukigarri” egongo baita. Orain arte probak egin dituzte tamaina txikiagoko aingurekin, eta prest daude San Juan baleontziaren aingura desberdinen erreplikak forjatzeko. Horietako aingura bat, egoera onean dagoena, Kanadako Red Bayko urpeko hondakinen ondoan aurkitu zen, eta, egun, bertako euskal baleazaleen museoan bisita daiteke.

Aurrez aipatu bezala, AinguraOla berria bisitagarri egongo da Albaolan, eta bisitariek zuzenean ikusi ahal izango dute errenazimenduko forja prozesu bat, “ainguren garrantzia eta ontzigintzan izan zuten funtsezko eginkizuna ulertzeko aukera emanez”. Gaur inauguratu den espazioak itsas errementarien lanbidea, ainguraren balio kulturala eta teknikoa eta Euskal Herriko itsas historiaren pasarte ahaztuak elkarri lotzeko aukera emango duela baietsi du Agotek.

Albaolak ateak zabalik izango ditu Aste Santuan, ordutegi bereziarekin. Apirilaren 2tik 6ra, ontziola museoa 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara bisitatu ahal izango da. Horrez gain, egun horietan AinguraOla martxan ikusi ahal izango da, 18:00ak arte. “Une paregabea da AinguraOla zuzenean ezagutzeko: munduan bakarra den espazioa, non burdina, sua eta historia bisitarien aurrean bizirik agertzen diren”, adierazi du Albaolak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.