
Lehen bizikletak uzteko 190 plaza zeuden; orain, berriz, 330. Aurrez zeuden hamabi puntuez gain, beste hemezortzi ahalbidetu dituzte.

Apirilaren 3an mineralen jarduera egingo dute, eta apirilaren 5ean, berriz, orientazio jolasa. Izena eman behar da bi kasuetan.

Korrika Gaztea egin dute agur goizean Lezo Institutuko eta Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek. Arin eta animoso azaldu dira euskararen alde.

AinguraOla XVI. mendeko baleontzi handiek zeramaten aingura forjatuen berregitean oinarritutako espazioa izango da, eta 'San Juan' baleontziaren aingurak eraikitzea ahalbidetuko du.

Oiartzungo dendarako dendari baten bila eta dendarien oporrak eta bajak egingo dituen bi pertsonen bila ari dira. Apirilaren 7a baino lehen bidali behar da curriculuma.

Gipuzkoako Foru Aldundia, Pasaiako Udalarekin lankidetzan, Pasaian energia komunitate baten sorrera bultzatzen ari da, herritarrei irekitako hiru dinamizazio saio antolatuta.

Lezoko loteria salmenta establezimenduak Loteria Primitiboaren 1.448.062 euroko saria eman zuen 2018ko martxoaren 29an. Ondo gogoan du bizitako hura Margarita Mujika Garmendia establezimenduaren arduradunak.

Udalak lursailaren xehetasun-azterketa onartu du, eta 2027. urterako aurreikusitako 81 etxebizitzak eskuragarri izango dira.

Itsasmendi elkarteak antolatuta, mutxikoek Donibaneko Santiago plaza hartuko dute bihar, 12:00etatik aurrera.

Ekainaren 5etik 7ra izango da irteera (ostiraletik igandera), baina izena emateko azken eguna hilaren 29a izango da.

San Roke kaleko 12. zenbakian dagoen hondakinak biltzeko gunea hobetzeko lanak martxan dira. Jarduketak apirilaren 12a baino lehen bukatzea aurreikusi du udalak.

Arabako herriko ArteOn abesbatzak 'One' musikala eskainiko du bihar (larunbata) 19:00etan Gezala Auditoriumean.