Donibaneko San Roke kaleko edukiontzien eremua handituko dute
San Roke kaleko 12. zenbakian dagoen hondakinak biltzeko gunea hobetzeko lanak martxan dira. Jarduketak apirilaren 12a baino lehen bukatzea aurreikusi du udalak.
Pasaiako Udalak Donibaneko San Roke kaleko 12. zenbakian dagoen hondakinak biltzeko gunea hobetzeko lanak abiatu ditu. Eremu hori 60 zentimetro inguru handituko da, herritarrek hondakinak errazago bota ditzaten.
Lanek irauten duten bitartean, edukiontziak puntu horretatik kendu dira, segurtasun arrazoiengatik. San Roke 12tik gertuen dauden puntuak Bordalaborda 2, Bordalaborda 10 eta San Roke 7 dira.
Jarduketak apirilaren 12a baino lehen bukatzea aurreikusi du udalak.
