Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Donazioak' erakusketa bisita daiteke Jantziaren Zentroan

Jantziaren Zentroak dohaintzan jasotako arropa eta objektuekin jarri du martxan erakusketa. Maiatzaren 31ra arte bisitatu ahal izango da, larunbat, igande eta jaiegunetan.

Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2026/03/30

Jantziaren Zentroak Donazioak izeneko erakusketa jarri du martxan dohaintzan jasotako arropa eta objektuekin. Kapitain-etxeko gunean Euskal Herriko hamabi jantzi bisitatu ahal izango dira, XX. mendeko ia hamarkada guztietakoak. Horien artean lau ezkongai jantzi ikusi ahal izango dira, 1860, 1914, 1960 eta 1970ekoak. Gainerakoak kaleko jantziak dira, eta sustatzaileek bat nabarmendu dute: Pedro Rodriguez Errenteria-Oreretako jostunak Donostiako tailerretan sortutakoak. Objektuei dagokienean, emakumezko txapelak eta eskuko poltsak ikus daitezke.

Erakusketan, gainera, jantzi edo objektu bakoitzaren alboan, dagokion informazio zehatza aurki daiteke: urtea, jatorria eta pertsona edo familia eramailearen izena. Erakusketako pareta batean, urte hauetan guztietan Jantziaren Zentroari familian gordetako ondarea eman dioten familia zein norbanakoen izenak ageri dira. Ia 200 izen dira guztira.

Jantziaren Zentroak dohaintza bat jasotzen duenean, jantzi zein objektuen inguruan ezagutzen den informazio guztia biltzeko saiakera egiten duela jakinarazi du. Informazio hori, jasotako piezaren argazkiarekin eta duen kontserbazioaren deskribapen zehatzarekin batera gordetzen da. Ondoren, Jantziaren Zentroak emaileari ziurtagiria bidaltzen dio, jasotako ondarearen deskribapena eta haren zaintza eta jagoletarako hartutako konpromisoa hartuz.

Jantziaren Zentroak jakinarazi du ondarearen parte izan daitekeen piezaren bat eduki eta behar bezala gorde edo zaindu ezin ala nahi ez duten pertsona edo familiak haiekin kontaktuan jar daitezkeela, posta elektroniko bidez.

Donazioak erakusketa doan bisita daiteke maiatzaren 31ra arte, honako ordutegian: larunbatetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.