
Oiartzungoa eta Errenteria-Oreretakoa dira, hurrenez hurren, zortzi finalistetako bi. Finala apirilaren 24an izango da, Azpeitian.

Oiartzungo Udalak herriko eragileekin batera apirilerako ondu duen egutegia kaleratu du. Ikusi ekitaldien zerrenda albistean.

1996ko Arau Subsidiarioak ordezkatuko dituen dokumentua onartu du Pasaiako Udalak. Udal gobernuaren helburua da plan berriaren idazketa aurten kontratatzea.

Udaltzaingoa, bestalde, indarkeria matxistaren kontrako plan integralaren idazketan parte hartzen ari dela diote.

Galtzaraborda kiroldegiko instalazioak itxita egongo dira apirilaren 2tik 6ra, eta Fanderiakoak, berriz, apirilaren 2an, 3an eta 6an.

Jantziaren Zentroak dohaintzan jasotako arropa eta objektuekin jarri du martxan erakusketa. Maiatzaren 31ra arte bisitatu ahal izango da, larunbat, igande eta jaiegunetan.

Eskubidean planaren baitan, Pasaiako ikastetxeetako LH5. mailako ikasleak Zerbitzu sailean izan dira. Pasaia garbi, jasangarri eta bizigarri bat nola mantentzen den ikasi dute.

'Urmendi beti herri. 0-3 bizirik!' plataformak deituta, protesta egingo dute bihar (hilak 31) Donostiako Hezkuntza delegazioan.