Artisautza azokan postua jartzeko eskaerak, zabalik
Pasaia Itsas Festibala gerturatzen ari da, eta artisautza azokan postua jarri nahi dutenek apirilaren 6ra arte dute izena emateko aukera.
Pasaia Itsas Festibala gerturatzen ari da. Maiatzaren 14tik 17ra bitartean izango da jaialdiaren laugarren ekitaldia, eta sustatzaileak buru-belarri ari dira prestatzen itsas eta kultur ondarea goratzen dituen zita. Festibaleko artisautza azokan postua jartzeko eskabideak irekita daude jada, eta apirilaren 6a izango da izena emateko azken eguna.
Deialdiaren oinarriak eta eskabide orria ondorengo estekan topatuko dituzte interesdunek.
