
Ultrafondoko lasterkari antxotarrak denboraldi bikaina darama, jokatutako azken bi probak bere egin baititu. Orain, begiz jota du zortzi eguneko munduko txapelketa.

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako joko garbiko finala irabazi dute Txostekoek. Zubieta 2 taldearen aurka 40-11 gailendu dira.

EBOH figura OHZn txertatzeak Pasaiako portuaren eta Hondarribiko aireportuaren inguruko udalerriak konpentsatuko dituela adierazi du alderdi jeltzaleak.

Urmendi beti herri, 0-3 herri plataformak deituta, elkarretaratzea egin dute Hezkuntza Sailaren ordezkaritzaren aurrean.

Apirilaren 14an, Arramendiko Baratza Gunean Furgobaratzak tomatearen inguruko saio berezi bat emango du. Tomate landareak ere banatuko dituzte.

Udalak nerabeei begirako ongizate emozionala lantzeko saioa antolatuko du. Hitzordua apirilaren 17an izango da, Trintxerpe-San Pedroko gaztelekuan, 17:30etik 19:30era.

Pasaia Itsas Festibala gerturatzen ari da, eta artisautza azokan postua jarri nahi dutenek apirilaren 6ra arte dute izena emateko aukera.

Aranzadi elkarteak astronomiako hastapen ikastaro bat emango du Arrantzaleen kofradian. Apirilaren 18an gaztelaniaz izango da saioa, eta, 25ean, euskaraz.

Oiartzungo Sarek antolatuta, 'Ezin da gehiago luzatu' lelopean egingo dute Etxera Eguna. Herri kirolak, bazkari herrikoia eta musika izango dira nagusi.