Astronomian trebatzeko aukera San Pedron
Aranzadi elkarteak astronomiako hastapen ikastaro bat emango du Arrantzaleen kofradian. Apirilaren 18an gaztelaniaz izango da saioa, eta, 25ean, euskaraz.
Argazkia: Enciclopedia Humanidades. Aranzadi elkarteak astronomiako hastapen ikastaro bat emango du San Pedroko Arrantzaleen kofradian. Apirilaren 18an gaztelaniaz izango da saioa, eta, 25ean, euskaraz. Biak ala biak 09:30etik 13:30era izango dira. Izen emateek 10 euroko kostua dute, eta 606 15 05 79 telefonoan egin behar dira.
