Aldabene eta Ugaldetxoko ikasle ohiak larunbatean elkartuko dira
Hirugarrenez egingo dute topaketa, eta aurtengoan mendi buelta eta bazkaria egingo dituzte Ordezelai sagardotegian.
Larunbatean (hilak 18) garai bateko kontuak gogoratzeko eguna izango da Oiartzunen, Aldabene eta Ugaldetxko ikale ohiek topaketa egingo baitute.
Egun atsegina pasatzeko hitzordua egin dute, eta 9:30ean hasita Intxixu paretik abiatuta mendi buelta egingo dute Ugaldetxo auzotik barrena. 12:00ak aldera arte luzatuko da ibilaldia, eta gero, 14:00etan, Ordozelai sagardotegian elkartuko dira berriz bazkaltzeko eta kontu eta kantu artean aritzeko.
Larunbateko hitzordura joan nahi duenak 656 62 87 77 zenbakira deitu beharko du.
