Antonis Leontidis Trio taldea, Oiartzunen
Hilaren 17ko emanaldiaz gain, hurrengo egunean dantza ikastaroa egingo dute Landetxen. Izena eman behar da tailerrean parte hartzeko.
Antonis Leontidis hirukotea Kretatik datorren taldea da, eta Soinueneatik azaldu dute tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituela: “Batetik, XX. mende hasierako herri musikarien piezak berrikusten eta birproposatzen dihardu, eta bestetik, tradiziotik abiatuta sorkuntza berriak ere plazaratzen ditu”.
Krifo eta Asprougas lanen ondotik, esku artean duten estudioko hirugarren laneko piezak aurkeztuko dituzte Haris Bakas perkusio jolearen eta Dimitris Kokolakis lauto jolearen laguntzarekin.
Hilaren 17an Musikenen emango dute kontzertua, eta hurrengo egunean izango da dantza ikastaroa. 10:00etatik 13:00etara izango da Landetxen, eta 35 euroko prezioa du hitzorduak.
Tailerreko tokia mugatua da, eta izena emateko epea asteazkenean amaituko da. Hortaz, inprimakia eta ordainagiria helbide elektroniko honetara bidali behar dira.
