'Kaixo, Frida!', Zinema Txikiko ikasturteko azkena
Proiekzioa larunbat honetan izango da (hilaren 18an), 17:30ean, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.
Pasaiako Zinema Txikiak ikasturteko azken saioa programatu du larunbat honetarako (hilaren 18a). Saioa Donibaneko Juanba Berasategi aretoan izango da, 17:30ean, eta Kaixo, Frida! da proiektatuko duten azken filma. Proiekziora joateko motora zerbitzua eskainiko da. Motora 17:00etan irtengo da Trintxerpeko ontziralekutik, eta San Pedron ere geldialdia egingo du, jendea jasotzeko. Sarrerak doakoak dira, baina aurretik erreserbatu behar dira Bibe atarian.
